Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2014-5-27Curriculumik ez

16:577,8 MB

Lan berri baten bila hasten banaiz, erabaki dut: ez dut curriculumik idatziko. Orrialde zuri bat eramango diet nire berri eskatzen didatenei, hori bai. Baina bertan, hitz bakarra egongo da idatzita: Google. Aizue... googlek nik baino hobeto kontatuko dizkie nik egindako guztiak; nik baino hobeto? Agian hobeto ez; baina, ia ziur, nik baino gehiago kontatuko diela. Nik baino gehiago... ui ama. Hau beldurra. Nik baino gehiago kontatuko die! Nahiago dut curriculuma idatzi. Ala ez? Nolanahi ere, google begiratu ahal izango dute, eta nire curriculumak kontatzen duenak baino, kontatzen ez duenak izango du garrantzia orduan. Zentsuratu dudanaren agiri bat bihurtuko da. Ai ama... ez dakit zer egin.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia