Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-11-2Zabaldu ahoa

17:167,91 MB
Zabaldu ahoa, eta kontaktu harrigarri bat egiteko bidea zabalduko duzu. Mota guztietako janariari zabalduko diozu atea, zure gorputzarekin bat egiteko. Mota guztietakoa eta jatorri guztietakoa. Txilen harrapatutako legatza. Italiako mahatsekin egindako ardoa. Edo Kanbodian bildutako fruta, nik zer dakit. Ahoa zabaldu, eta ia nahi duzuna irentsiko duzu. Hori, ahoa munduko edozein tokitan zabalduta ere, antzekoa izango da. Eta espazioan ere bai. Noski, arazo bat dago. Janaririk iristen ez zaion jendea ere bada; diru kontua da. Eta ziur egon espaziora doanak jateko adina diru baduela. Horregatik, eta tristea bada ere, janarien barietate handiagoa izango dute astronautek espazioan, Lurreko hainbat tokitakoek baino.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia