Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-10-26Gizaki bat kobazulo batean

22:3310,3 MB
Duela asko, gizaki bat ibili zen Arrasate inguruan, Lezetxiki izeneko kobazuloan edo handik gertu. Garai hartan, noski, Lezetxiki ez zen Lezetxiki deitzen, Arrasate ez zen Arrasate, eta gizakia ere… gizakia izango zen, baina ez nire eta zure moduko gizaki bat behintzat. Tira. Hil egin zen. Eta guk dakigula, haren gorputza desegin egin zen, baina ez guztiz. Hezur bat fosil bihurtu zuen denborak. Humero bat. Gaurko adituek, gure Arrasate ezagutzen duten adituek, susmoa dute humero horren jabea Neanderthala baino zaharragoa ote den. Eta hori datu harrigarria da. Kontatzeko modukoa behintzat; ez zaizu iruditzen? Tira, ba agian ez gaude erabat ados horrekin: jo Wikipediara eta esango didazu zer aurkitzen duzun.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia