Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-10-19Ur gainean flotatzea errazagoa balitz

16:357,59 MB
Ur gainean flotatzea errazagoa balitz, itsasoan itsasontzirik gabe ibili ahal izango banintz, sekulako txangoak egingo nituzke. Askotan joaten naiz itsasoari begiratzera, baina beti lehorretik. Ziur nago, itsasoan ttipi-ttapa ibiltzeko aukera izanez gero, ezusteko handiak topatuko nituzkeela: hegazti ezezagunak, arrainak, baleak… nik zer dakit. Baina, noski, ttipi-ttapa itsasora joan ahal izango banintz, denok izango genuke aukera hori. Eta denok esaten dudanean, gizakiez ari naiz, baina baita beste animalia guztiez ere. Imajinatzen? Behiak eta ardiak itsasoan planktona hausnartzen? Eta itsas hegaztiek? Lekurik izango al lukete itsas hegaztiek itsasoan?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia