Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-10-4Ospea

19:348,96 MB
Ospea —esaten dute— gaiztoa da. Batzuek bilatu egiten dute, eta beste batzuek ez. Eta bilatzen dutenen artean batzuek lortzen dute, eta beste batzuek ez. Eta alderantziz (eta hemen dago gaiztakeria). Ospetsu izan nahi ez duten asko ez dira ospetsu bihurtzen, baina beste batzuk bai. Imajinatzen? Azkenaldian, pertsona famatu asko izan dira Donostian, ospea bi bideetatik iritsi zaienak gainera. Beharbada, Zinemaldiko zenbait aktore bilatuta lortu dute ospea, eta kongresu batera etorri diren Nobel saridun batzuek, behintzat, bilatu gabekoa jaso dute. Hala ere, ospea ez da beti berdina. Badakigu zeinen atzetik ibili diren paparazziak, haiek ere Donostira etorri badira.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia