Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-6-1Quartzak eta koartzak

22:4310,4 MB
Hitzak zer diren!!! Hegazti baten izena idatzi behar nuen, koartza. Eta badakit hegazti liraina dela, grisa edo zuria, eta arrainak harrapatu eta jaten dituela. Esan nahi dut irudi horiek guztiak buruan ditudala. Badakit zertaz ari naizen! Baina koartza izenak arazoak ekartzen dizkit. Izen horrek fisika eta astronomia gogorarazten dizkit, eta ez hegazti bat. Fisikan quarkak dira, eta astronomian, quasarrak. Bi izen horiek ditut zizelkatuta buruan. Eta hegazti hau, ordea, koartza da. Baina ezin dut. Saiatu naiz mila aldiz, eta ez dut lortzen lehenengoan koartza K-z idazten. Beti Q-z idazten dut, eta gero zuzendu behar izaten dut.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia