Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-3-23Eskulturatxo bat

1:42798 KB
Eskulturatxo bat… 25 edo 30 zentimetrokoa, eta burdinaz egindakoa; burdina herdoildu itxurakoa, behintzat. Nolakoa den? Bada, laukizuzen baten sekzioa duen oinarri txiki baten gainean, laukizuzen-itxurako beste puska handi bat, eta goian, bi burdin zati kurbatu, okertutako haga txiki pare bat izango balira bezalakoak; bata irekia eta bestea itxia.

Tira. Imanol Andonegiren artelan bat da. Deskribatzea baino, hobe da eskulturatxoa ikustea. Gertutik eta ondo. Eta gertutik eta ondo ikusteko aukera onena da, hain zuzen ere, saria irabaztea. Adibidez, zientzia-dibulgazioko artikulu bat euskaraz idaztea, eta CAF-Elhuyar sarietara aurkeztea. Ez da ideia txarra.

Aurtengo sari-banaketa neguaren bukaerarekin etorri zaigu. Beraz, baduzu denbora: hilabete asko gaia aukeratu eta idazteko, eta urte oso bat saria jasotzeko unea prestatzen joateko. Horrela, eskultura ikusi eta eskuan hartu ahal izango duzu. Zer diozu?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia