Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-3-16Inbidia diot paperari

33:1815,2 MB
Inbidia diot paperari. Garai batean, landare baten zatia izan zen, zuhaitz batena, seguru asko. Gero, beste konposatu kimiko batzuk gehitu zizkioten, kola batzuk, onddoen kontrako zerbait agian, eta xafla mehe eta dotore bilakatu zuten. Beharbada, gero, denbora batean ez du oso historia erakargarria izan. Auskalo zeinek erabili duen eta zertarako. Auskalo zer marraztu dioten gainean. Baina, ia ziur, oso garrantzitsua izan dela erabili duenarentzat. Hori pentsatu nahi dut. Baina, gero, patuaren eskuetan geratu da. Zakarrontzia. Eta zergatik esaten dudan inbidia diodala? Argi dago, ezta? Zakarrontzi hori edukiontzi urdin bat baldin bada, hartu egingo dutelako, zaindu, tratatu, zuritu, eta bizitza berri bat emango diotelako. Berriz jaiotzearen ametsa bete ahal izango du. Nirekin, behintzat, ez da halakorik gertatuko.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia