Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-1-12Partizioa liburutegian

19:459,04 MB
Etxeko liburutegian partizioak egin ditut. Ordenagailuan baldin baditut, zergatik ez liburutegian? A partizioan, mapak, gidak eta kontsultarako materiala jarri dut. B partizioan, eleberriak. Eta beti izaten dira sailkapen horretan sartzen ez diren liburuak. Horientzat, Z partizioa neukan prest, hau da, zakarrontzia. Baina, azkenean, damutu egin naiz, eta D partizio bat sortu dut azken horientzat.

Sofan eseri, eta nire liburutegi osoari begiratu diot. Zer aurreratu dut partizioekin? Sua pizten bada, dena erreko zait, A partizioa, B partizioa, D partizioa eta zakarrontzia. Dena. Eta nire ilobatxo bihurri hori etortzen bada, material-trukaketa egingo du, eta, adibidez, A partizioko liburu batzuk B partizioan sartuko ditu. Edo okerrago: D partizioan. Edo okerrago. Hala eta guztiz ere, pozik nago. Nire lagun informatikariak etortzen direnean, liburutegia erakutsiko diet.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia