Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-1-5Memoria, papera eta tradizioa

35:0616,0 MB
Memoria galtzearen kontrako botikarik onena papera da. Ahaztu behar duzun hori ez ahazteko, hartu paper-puska bat eta idatz ezazu. Hor geratuko da; zure neuronek gordetzen ez dutena ere hortxe izango duzu. Horrela gorde dugu gure herriaren memoria. Duela 400 urte gertatutakoa paperetan idatzita dago. Horrela ez gara ahaztuko. Botika horrekin, eta tradizio-dosi txiki batekin, gogoratuko gara.

Tradizioa garrantzitsua da. Tradizioak esaten digu baleak ehizatzen genituela. Eta tradizioak esaten digu baserri ederrak nola egiten genituen. Eta tradizioak esaten digu ederki lantzen genuela burdina. Eta tradizioak esaten digu sagardorik onena edaten genuela. Eta beste gauza asko esaten digu tradizioak. Eta asko eta asko egia dira. Baina ez al digu gezurrik esaten tradizioak? Beharbada, gehiegi fidatzen gara tradizioarekin. Eskerrak historialariak ez direla hainbeste fidatzen. Eskerrak paperean idatzitakora itzultzen diren.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia