Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-6-11Ilargia, Lurraren balazta

19:088,76 MB
Ilargiarengatik ez dugu sosik ordaintzen. Zeruan dago; nahi duen tokian, nahi duen unean, baina beti taximetroa geratuta. Dohainik da. Baina dohainik diren gauza guztiek badute buelta. Ez zaitez Ilargiarekin fidatu... izenak berak ez du ezer onik iragartzen. Hil argia. Dohainik da eta 384.000 kilometrora dago. Ez dirudi oso arriskutsua. Baina...

...baina Lurra balaztatzen ari da. Ez dugu nabaritzen, baina gero eta errotazio mantsoagoa dugu Ilargiaren erruagatik, eta ez da astronomoen kontu bat bakarrik. Etorkizunean, gauak eta egunak orain baino luzeagoak izango dira. Lanegunak ere luzeagoak, noski, eta gaupasak erronka bilakatuko dira.

Azkenean, Lurraren alde bat Ilargi aldera begira geratuko da, eta besteak ez du berriro Ilargia ikusiko. Ezta ordainduta ere. Ez marearik, ez Ilargiaren faserik. Tokatzen zaizuna tokatu zaizu eta kitto. Hori da Ilargiaren manipulazioaren sekretua. Eta okerrena.. hori guztia, jakin gabe zer herriren gainean geldituko den Ilargia. Kasinoetako erruletan jokatzen ari gara, baina maila kosmiko batean. Ilargia bueltaka, eta gu zain, gure herriaren aldeko apustua aldatu ezinik.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia