Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-9-16Planetetan aparkatzeko aholkuak

21:249,79 MB
Mundialak dira hiri handiak. Paris, Londres, Berlin, Erroma... uah! Baina mundialak dira behin barruan zaudenean. Autoarekin sartzea erabateko amesgaiztoa da. Aholku bat nahi? Ez gidatu inoiz horrelako erraldoi baten barruraino. Utzi autoa kanpoaldean eta hartu metroa. Edo autobusa edo aurkitzen duzuna. Bestela, damutu egingo zara.

Espazioan berdin. Hiriak izan beharrean, planetak dira, baina arazo bera da. Eta aholkua ere, berbera. Mesedez, ez saiatu Jupiterren zentrora sartzen espazio-ontzi batean. Ezta Saturnon ere. Egia da planeta txikietan pentsatzeko modukoa dela. Marten, tira. Eta Lurrean... bai, agian bai, badago Lurrean zentrora sartzea, Cabo Kañaberalen edo Baikonurren aparkatu behar baduzu. Baina beste planetetan, Artizarrean barne, ezta pentsatu ere zentrora sartzea. Hobe da ontzia satelite batean uztea. Bueno... Artizarrak adibidez, ez du sateliterik. Ba ni, behintzat, ez naiz joango.

Baina kanpoaldera joanez gero, argi dago. Jupiterren, Saturnon, Uranon eta Neptunon, sekulako sateliteak daude. Kasu batzuetan, planetak baino interesgarriagoak. Eta, zergatik ez? Sateliteetara ere joan zaitezke, eta planeta handian sartu gabe, sateliteak berak bisitatu. Hori egingo dugu aurten hemen, trentxo honetan bidaiatuta.... Eta horretarako lagun bati deituko diot, ea nirekin etorri nahi duen....

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia