Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-6-9Zerua eta arkitektoak

26:4712,2 MB
Bada tokia munduan. Lurrazalaren zati handiena hutsik dago; natura besterik ez dago. Baina berdin zaigu: gorantz eraikitzen dugu. Hori esaten du irakurri berri dudan liburuak. Zerua ukitu nahian gabiltza. Zertarako ote? Nik behintzat ez dut horrelakorik behar.

Okerrena da zerua hementxe dagoela. Hemen behean, esan nahi dut. Ez duzu inora igo behar zeruan egoteko. Edo agian bai. Zerua aipatzen dugunean han goian dagoen urdingune batez ari gara. Horrela izanda, berdin du noraino igotzen garen. Zerua beti ikusiko dugu gora begiratuta nonbait.

Arkitektoek ez didate jaramonik egingo. Haiek gorantz eta gorantz ari dira eraikitzen, eta ez dago modurik hori geratzeko. Arriskua dute zerua behean uzteko. Ez al dira konturatzen?

Lasaitu beharko nuke; ez didate kasurik egingo. Nire etxe txikian geratuko naiz lasai irakurtzen. Ez dakit zeri buruz den tokatzen zaidan hurrengo liburua, baina laster jakingo dut, irakurri beharreko liburuen dorretik azkenekoa berreskuratzen badut behintzat. Zaila; hurrengo liburua zerua ukitzen ari da.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia