Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-6-2Nire hurrengo bizitza

21:429,94 MB
Nire hurrengo bizitza XVIII. mendean pasatuko dut. Vienan, zergatik ez. Musika ona, giro lasaia... ondo bizi omen ziren Vienakoak garai hartan. Beraz, han jaioko naiz... posible bada, behintzat.

Eta zer egingo dudan? Ez dakit... musikaria behintzat ez naiz izango. Ez, ez... lehiakide gehiegi izango nituzke. Baina agian zientzialaria izanda... Vienan, XVIII. mendean... goizegi ote da kimikaria izateko? Ba, ez dut uste. Kimikari onenak Frantzian egongo dira garai horretan; nik, bigarren mailako lan txiki bat eginda, nahikoa. Ez nuke nahi oxigenoa aurkitu edo horrelako handikeria bat egin.

Hori bai... kimikaria izateaz gain, asmatzaile sartuko naiz. Gailu xelebreren bat egingo dut. Sekulakoa ez den bat, baina tira, garaikideak harritzeko modukoa bai. Horrela, nire asmakizuna eta nire izena gaurko museo batean egongo dira. Egongo? Tira... dagoeneko badaude! Hurrengo bizitza XVIII. mendekoa bada, dagoeneko museo batean egongo naiz. Banoa Vienara. Ez badut neure burua museo batean ikusten, nire asmakizuna hobetu beharko dut, gaurtik hasita. Baina egon... zer izen izango dut XVIII. mendean? Eta zer asmatuko dut?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia