Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-5-26Elektrizitatea, gaurko janaria

53:1913,2 MB
Ez badugu jaten, hil egiten gara. Biziaren lehen araua da. Naturak aginduta. Gaizki gogoratzen ez badut, bizia jaio, hazi, ugaldu eta hiltzea da (tira, bizia hiltzea dela esatea arraro samarra da, baina definizioak hori esaten du). Bada, hiltzeko kontua alde batera utzita, definizioan eskatzen diren beste hirurak egiteko, jan egin behar da. Indar-kontua da; jaiotzeko indarrik ez duzu izango, ez baduzu jaten; indarrik gabe geratuko zara eta ez zara haziko, ez baduzu jaten; eta ugaltzeko ere indarrik ez duzu izango, ez baduzu jaten, sinetsidazu.

Bai, baina hori dena naturak agindutakoa da. Gaurko gizartea, ordea, ez da naturala, eta, ondorioz, biziaren definizioa aldatu egin da. Orain, elektrizitateak agintzen du. Bizia ez dago lau gauzatan oinarrituta, hirutan baizik: bizia da konektatzea, korrontearen jarioa kontrolatzea eta deskonektatzea. Janaririk ez da behar gaur bizitzeko; korrontea behar da. Baina, azken batean gauza bera da, konektatzeko ez da entxufea bakarrik behar; korronterik gabe, ez zaude konektatuta; eta korronterik gabe, ez duzu korrontearen jarioa kontrolatuko. Konplikatua dirudi, ezta?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia