Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-5-19Izenak eta ezizenak

12:055,53 MB
Izen asko sobran daude, ez zaizu iruditzen? Ezizenak bai, behar-beharrezkoak dira; baina izenak? Ume jaioberri bati izena jartzeko, gurasoek sakon hausnartzen dute. Eta, azkenean, Jose Alberto izena jarriko diotela erabakita ere, ia bizitza osoan Txutxi deituko diote. Edo Joal. Edo Peska. Edo auskalo zer. Tira, egia da izenek funtzio garrantzitsu bat betetzen dutela: ezizenen aurrekaria izatea. Umeari izenik jarriko ez baliote, ezizenak ez luke balioko, bizitza osoan beste bigarren ezizen batez ezagutuko luketelako.

Umeekin ez ezik, planetekin ere gertatzen da. Ez dira Marte edo Saturno, ez. Planeta gorria eta eraztunen planeta bihurtzen dira, haiekin gertutasun pixka bat hartzen dugunetik. Eta Lurra? Gure planeta? Norbaitek planeta urdina deitu zion, eta akabo. Ezizena hartu du, eta hemendik aurrera denontzat planeta urdina izan behar. Bi kontu: batetik, koloreekin tematuta gaude (planeta urdina aspaldiko ezizena da, baina orain planeta berdea esango genioke Lurrari). Eta, bestetik, ezizena jarri zionak ez al zuen Uranoren eta Neptunoren berririk? Begiratu argazkiak, eta esango didazue zein den benetako planeta urdina. Estralurtarrak bat datoz nirekin.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia