Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-5-12Urterokoa ez den bisita bat

20:359,42 MB
Urteroko bisita datorkit neguan. Olentzero eta erregeak baino seguruagoa da. Neguan sartu, eta lehenago edo geroago gripearen birusaren bisitatxoa izaten dut. Eta Olentzeroren edo erregeen bisita baino merkeagoa ateratzen zait. Nire barruan instalatzen da birusa, eta ez diot mokadurik edo edaririk utzi behar bertan gera dadin.
**

Baina orain birusaren lehengusu bat omen dator. Berandu dator; bukatu zen negua. Eta ez dakit nola jokatu. Zer gustatzen zaion edo ongi etorria eman behar ote zaion, ez dakit. Badakit zientzialari asko ari direla harrera-protokoloa bilatzen. Ezagutu nahi dute gripe berriaren birusa, baina ez gurekin gera dadin. Zenbat eta lehenago alde egin, hobeto. Olentzero eta erregeak bezala. Hori bai, jakin beharko dugu zer utziko digun bisita horretan.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia