Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-5-5Bisitariak

31:3914,3 MB
Norberaren etxea leku sakratua da. Baina ez kanpokoentzat. Etortzen diren bisitak ez dira konturatzen; beste edozein toki balitz bezala begiratzen diote toki sakratuari.

Okerrena da bisita batzuei nabaritzen zaiela ez daudela gustura. Ez da bakarrik ez direla konturatzen toki sakratua dela; gainera, nahiago dute beste nonbait egon; eta, gainera, esan egiten dizute, hitzen bitartez ez bada ere.

Eta horra hor galdera: merezi al du zerbait egitea toki sakratua bisitarien gustuko bihurtzeko? Zenbateraino aldatu, mozorrotu, behar da norberaren etxea, bisitan datorrenarengan geratzeko gogoa pizteko? Norberak erabaki behar du hori. Baina ingurura begiratuta, ikusten da askok egiten dutela hori. Baita biologoek ere.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia