Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-4-27Denbora gutxi erbakitzeko

19:399,00 MB
Adituen ustez, film baten lehen hamar minutuak garrantzitsuak dira. Ikusleak ez du denbora gehiago behar filma gustatuko zaion edo ez erabakitzeko. Nire lagun batek esaten du askoz denbora gutxiago behar duela, bi edo hiru minutu, besterik ez. Tira... batzuek erabakitzen dute ez zaiela gustatuko, sarrera erosi baino lehen... Auskalo zertarako gastatzen duten dirua... Eta beste batzuek badakite filma gustatuko zaiela zuzendaria filma grabatzen hasi dela entzuten duten unean bertan. Horiek dira okerrenak.

Askok esaten dute bizitza zaila dela. Eta, batzuek, ez duela merezi. Horietako batzuek urte asko bizi izan dira, eta arrazoi sendoak dituzte hori esateko. Baina beste askok urte gutxi dituzte oraindik, baina filmak bezala, dagoeneko epaitu dute bizitza, eta ez dute aldatzeko asmorik. Gutxienez, ez dut ezagutzen inor, bizitzen hasi baino lehen ere esaten duena bizitza ez zaiola gustatzen.

Kioskora joan naiz eta aldizkari-piloa ikusi dut zintzilik. Eta konturatu naiz han bertan erabakitzeko behartuta nagoela. Aldizkariak ireki gabe ere, erabaki behar dut zer gustatzen zaidan eta zer ez. Ez dut astirik denak gainbegiratzeko! Nola egingo dut hori?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia