Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-4-21Titandik ikusita

19:288,91 MB
Ilargiaren argiak marraztutako itzala aurkitu nuen egunean, harritu egin nintzen. Baina ez orduan bakarrik; nik uste dut ikusten dudanean beti harritzen naizela, ez dudalako inoiz gogoratzen noiz den Ilargi betea eta noiz ez. Hobeto horrela; lehenengo aldian bezalaxe izaten baita beti.

Titanen egongo banintz, Saturnoren satelite handienean, oso ikusgarria izango litzateke planetaren argiaren efektua. Baina erromantizismoa galduko luke, Saturnok islatutako argia sekulakoa delako. Argi asko, itzal handia. Bai, baina itzala, badakizu, neurrian beti. Lo egiteko ere gaizki, Eguzkiak eta Saturnok, biek, argiz betetzen dutelako Titan. Eskerrak konturatu naizen. Garaiz nabil oporretako plana aldatzeko.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia