Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-4-14Loroa txerto

24:5811,4 MB
Konponbiderik ez duenak ez du konponbiderik. Baina badira mirariak. Arazo bat, desagertu gabe, ez dizunean eragiten, hori mirari bat da, nire ustez behintzat.

Nik horrelako bat izan nuen. Nire bizilaguna biolina jotzen hasi da. Eta badakizue zer den hori. Haren alde esan behar da oso langilea dela, eta etengabe ensaiatzen ari dela. Eta oso poliki, baina aurrera egiten duela. Oso poliki. Baina lagun batek eman zidan horren kontrako txertoa: loro bat oparitu zidan.

Loroak entzuten dituen soinuak errepikatzen ditu. Guzti-guztiak. Astuna da, baina ni ohitu egin naiz. Eta onena. Bizilaguna ez da ohitu biolinaren soinua loro batek etengabe errepikatzea. Hori bai, arazoa ez da desagertu; bizilagunak jarraitzen du biolina ikasten, baina ez etxean. Hau da hau txerto eraginkorra.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia