Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-4-7Hodeiak ez dira kotoizkoak

17:277,99 MB
Hodeiak ez dira kotoizkoak, denok dakigu hori. Ez dira gasezkoak. Hori, agian ez dugu den-denok jakingo. Ikusten duzun lurrun zuri hori ez da lurruna. Ur likidoa da. Milioika tanta. Baina txiki-txikiak dira. Horregatik ez dira zerutik erortzen. Eta horregatik, hodeia zeharkatzen baduzu, busti egingo zara.

Eta ez busti bakarrik. Hodei bat zeharkatzen baduzu aurpegia babestu gabe, antzemango diozu tanta txikien erasoari. Milaka harri txiki balira bezala. Hegazkin ultrarin baten pilotuek ederki badakite. Mina egin dezakete. Baina egia da mina banatuta dagoela hainbat tanta guztien artean. Tanta bakarreko kolpea jasoz gero, hegazkinetik eroriko zinateke.

Orain ulertzen dut informatikaren modako ideia. Hodei konputazioa da. Programak aldi berean hainbat zerbitzaritan exekutatzearen ideia da. Zati bat hemen, beste zati bat han... Eta arazorik egonez gero gaitzerdi: erabiltzaileak milaka talkatxoren kolpeak jasotzen ditu, baina ez zaio dena aldi berean erortzen. Hobeto, erabiltzailearen pazientzia ere, hodeiak bezalaxe, ez da kotoizkoa.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia