Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-3-24Homo sapiens adimentsua

53:3924,5 MB
Izena: Homo. Abizena: sapiens. Itzulpena: hominido jakintsua. Edo ez? Nik ez dakit latina, baina irakurri dut sapiens hori sapere aditzaren partizipioa dela. Eta sapere aditza jakin aditza dela, baina ez kasu guztietan. Zapore hitzarekin ere zerikusia omen du. Beraz, sapere aditzaren esanahia dastatu ere izan daiteke. Homo sapiens, hominido dastatzailea. Ez dago gaizki.

Orduan, txakurrak Cannis sapiens izan beharko luke. Eta katuak, Felis sapiens. Eta Afrikako elefanteak, Loxodonta sapiens. Eta etxeko euliak, musca sapiens. Zergatik ez? Tira. Agian gizakiak badu beste animaliek ez duten ahalmen bat mundua dastatzeko: adimenaz dastatzen du gizakiak mundua.

Izena: adimen. Abizena: artifizial. Itzulpena: gizakiaren dastatzeko ahalmena duen makina bat. Robot sapiens edo ordenagailu sapiens nahi baduzue. Periferikoetatik mundua dastatzen duen makina. Orain. Adimena izango du, baina sagar bati ezin dio zaporerik hartu, ezta? A ze kaka-nahastea nirea!

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia