Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-3-17Gertutik ikusita, zoragarria zara

50:3723,1 MB
Gertutik ikusita, zoragarria zara. Eh.. ez hartu gaizki... urrutitik ikusten zaitudanean ere pozaren pozez egoten naiz. Baina ez da gauza bera. Nire ondoan zaudenean, eskuarekin ukitzeko moduko distantziara, ederra baino ederragoa zara. Lasai ez zaitut ukituko. Lotsa ematen dit. Edo beldurra. Beldur naiz begiek zuri buruz esaten didatena ukatuko ote didaten hatz-puntek.

Ikusten? Idealizatuta zaitut, baina hori ez da zure arazoa. Idealizatzea zer den ere ez dakizu. Eta ez nauzu ezagutzen, beraz, nire burutazioak zuri bost. Txori bat besterik ez zara. Segi zure frak horrekin eta ahaztu esan dizudana. Azken batean, bihar bertan ahaztuta egongo naiz zurekin. Zure hurrengo irudia ikusi arte. Zure irudi guztiak gertutik hartutakoak baitira. Eta, esan dizut, gertutik ikusita, zoragarria zara.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia