Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-3-3Zaborra eta dirua

21:309,84 MB
Diru gutxi duenari ez esan zaborretan gauzak ez bilatzeko. Besteek baztertutako gauzak dira, ezta? Ba horixe. Jabetza pribaturik ez duten produktuak dira, jabetza pribatu berria izateko prest, gainera. Gora zaborra! Esaiozu ezetz diru gutxi duenari.

Diru asko duenari ez esan azken teknologia ez erabiltzeko. Ordaintzen badu, aizu, eskubidea du edozer gauza erosteko. Teknologia berriak mirariak egin ditzake, eta pena da teknologia hori denek ezin ordaindu izatea. Baina diru asko duenak ez dio horregatik utziko erosteari. Sortzen den zaborra, sor dadila.

Eta diru gutxi dutenen eta diru asko dutenen artean dagoenari, zer esan behar diozu? Dirua aurreztu behar duela? Badaki. Zabor gutxiago sortu behar duela? Hori ere badaki. Baina ohartzen al da bera dela zaborra murriztu behar duen bakarra? Beste biek ez dute horren beharrik.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia