Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-2-24Teleskopio bat oparitu didate

15:407,17 MB
Tira... teleskopio bat oparitu didate... eta orain zer? Gauaren zain egon naiz, eta gaua etorri da. Egia esan, teleskopioa oparitu zidatenetik bosgarren gaua da, aurreko gauekin batera lainoak ere etorri zirelako. Baina gaur jai omen dute lainoek, eta hemen nago ni, nire makina berriarekin, begia prest eta burua izenez beterik. Orion, Andromeda, Ganimide, Saturno, Alpha centauri... Mmmm. Gaur unibertso osoa niretzat da. Aizue!!! Eta aurkikuntza miragarri bat egiten badut? Zeinek daki!! Hain da zabala unibertsoa... Den-dena ikusi al dute dagoeneko? Puf!! A ze unea! Leihoa irekiiiiiii... eta orain zer?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia