Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-2-17Menuak ulertu

31:3114,4 MB
Batzuetan bai, azkar bazkaltzeko, entsalada bat eta xerra bat besterik ez duzu behar. Baina beste batzuetan ez; azkar bazkaldu ordez, lasai hartu, eta zerbait berezia nahi duzu, zapore ona izateaz gain psikologikoki gustura utziko zaituen zerbait; gerora lagunei kontatzeko balio dizun zerbait. Baina hori nahi baduzu, jai duzu. Noski, horretarako, menua ulertu behar duzu. Menua ulertu!!! Ez dirudi hain zaila. Hori eskatzen diet normalean sukaldariei eta informatikariei; menuak ulertzeko modukoak izatea.

Arazoa hizkuntza da. Badakizu... sukaldariek eta informatikariek, biek, erabiltzen dute berezko hizkuntza bat. Ikasi beharreko hizkuntzak dira. Lehenengo kasuan, gustukoa duzun ala ez jakiteko, eta, bigarren kasuan, informazio garrantzitsua ez ezabatzeko. Garai batean uste nuen gramatika-kontu bat zela. Jatorriz menuak frantsesez, ingelesez edo italieraz idatzita daudelako ez ditudala ulertzen. Baina ez. Menuak euskaratuta ere, alperrik izaten da. Ez dut asmatzen ondo aukeratzen. Baina gauza bat esango dizut: bi kasuetan, behar izaten duzun informazioa zerbitzari batek izaten du gordeta.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia