Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-2-10Eboluzionatu bizirik zaudela

28:2713,0 MB
Jadanik bizia ez da duela 2.000 milioi urtekoaren berdina. A ze garaiak! Gogoratzen? Noski ezetz; ez duzu gogoratzen. Izatekotan, zu eta biok mikrobioak ginen, itsasokoak seguru asko. Geroztik, handitu egin gara. Eta eboluzionatu. Polita da pentsatzea bakterioa izan ginela zu eta biok. Eta gero bi eukarioto zelulabakarrak. Eta gero animalia bihurtu ginela. Eta gero ugaztuna. Eta homo izaterainoko bidea osatu genuela. Baina hori pentsatuz gero, defendatu behar dugu zu eta biok Perikles izan ginela. Eta Plinio Zaharra. Eta Harun al-Raschid. Eta Michelangelo. Eta Lutero. Eta Rousseau. Eta Bismark. Eta Sartre. Eta... ez!!! Aizu! Ni ez nintzen Perikles izan. Horiek guztiak hil egin ziren ni naizena izaten hasi baino lehen.

Ea, jolastuko gara pixka bat? Galdera da... zenbat urte bizi beharko nukeen ni neu eboluzionatzeko. Ehun urte baino gehiago izan beharko luke. Itun zaharraren arabera, Matusalem 900 urte baino gehiago bizi izan zen. Nahikoa al da horrekin? Denbora horretan, badute denbora nire zelulek bertsio berriagoak egiteko! Bizirik iraungo ez duten bertsioak, gehienetan, baina aurrera egiteko moduko beste batzuk. Zergatik ez naiz, bada, eboluzionatuko 900 urtetan? Organo bat edo beste ezberdina sortu. Tira. Ez gara gehiago jolastuko, hurrengo kontua organo horren arrakastarekin lotuta egongo bailitzake, eta ez dut horretan sartu nahi.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia