Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-2-3A ze komeriak lanera etortzeko!

26:5912,3 MB
A ze komeriak lanera etortzeko! Zuek ulertzeko: 43 gradu 19 minutu eta 21 segundo iparra eta gradu bat, 58 minutu eta 58 segundo mendebaldea koordinatuetan nengoen, kalea zeharkatzen. 4 segundo mendebalderago ikusi nuen autobusa. Korrika hasi nintzen, baina, tira, aitortu behar dut ez nagoela sasoian eta nekez egiten dudala korrika orduko 14 minutu longitudeko abiaduran baino azkarrago. Ito egiten naiz. Autobusak alde egin zidan gradu bat, 59 minutu eta 1 segundo mendebaldean nengoela... a ze amorrua!

Taxi bat hartuko dut, pentsatu nuen, baina krisian ere banago. Eta taxiak garestiak dira. Hamar euro kobratuko zidaten latitudean minutu bat eta 50 segundo hegoaldera eramate hutsagatik. Eh! Ordain dezaket hori... baina horrela hasiko banintz, akabo aurtengo sagardotegia. Beraz, bizikleta bat eskuratu nuen han, 43 gradu 19 minutu eta 21 segundo iparrean eta gradu bat, 58 minutu eta 58 segundo mendebaldean bertan, hasierako koordinatuetan alegia.... Zer? Ez didazue ezer ulertu, ezta? Beste egunen batean, lasaiago, azalduko dizuet... Bilatuko dut modu aproposago bat mapen informazioa konpartitzeko...

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia