Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-6-18Zure urdina eta nirea kolore bera dira?

18:168,36 MB
Ariketa bat proposatu zidaten behin. “Ezagutzen dituzu Magritten koadroak?” galdetu zidaten. Koloreekin jokatzen zuen. Eta jolasten zen. Ba, antzeko gauza bat proposatu zidaten: “ahaztu zaitez gauzen ohiko koloreekin eta jolastu pixka bat. Zerua ez da urdina izango. Beste kolore batez ordezkatu. Eta orain pentsatu besteok kolore horrekin ikusten dugula zerua, nahiz eta zeruan ikusten dugun kolore horri urdin deitzen diogun. Eta gauza bera egin belarrarekin. Eta ardoarekin, eta abar...” Zer mundu ezberdina.

Posible da? Izan daiteke besteek ikusten dituztela koloreak beste modu batera, eta ni fantasiazko inguru batean murgilduta bizi naizela? Bai, posible da... Baina berdin dio... zuen urdina eta nirea, daukaten itxura izanda ere, ura zeharkatzen duten izpi bakarrak dira. Eta zuen berdeak eta nireak egiten dute fotosintesia. Lege fisiko berdinen menpe gaude denok. Okerragoa izango litzateke zuek opakua ikusten duzuena nik gardena ikustea eta alderantziz....

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia