Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-1-27Biziaren hatzaparrak

36:5116,8 MB
A zer hatzaparrak dituen biziak. Edozer gauzari heltzen dio aurrera egiteko. Ez du inporta asfaltoz estaltzen duzun; asfaltoa pitzatzen denean, lur pixka bat pilatuko da pitzaduran eta belar-ale pare bat haziko da han. Ez du inporta bizia hotzez edo beroz akabatzen duzun; tenperatura berrira egokituko da eta onddo mikroskopikoen kolonia bat besterik ez bada ere, biziak aurrera egingo du. Ez du inporta gerra nuklear batek dena suntsitzen duen; diotenez, labezomorroek, bakterioek eta horrelakoek bizirik iraungo dute.

A zer hatzaparrak dituen biziak. Batzuetan heldu behar ez duenari ere heltzen dio. Tira... berekoi samarra da hori esatea... baina gizakioi ez zaigu gustatzen inor gure eremuan sartzea... guk gure eremu deitzen diogun horretan... berdin du pertsonak edo animaliak diren... gurea bada, gurea izaten jarraitzea nahi dugu. Eta zaila dugu hori. Gerra nuklear bat antolatuta ere, ez gara inbaditzaile guztiez libratuko. A zer hatzaparrak dituen biziak.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia