Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-1-13Edari bat nuen eskuan

25:1611,5 MB
Edari bat nuen eskuan, ez dut esango zein, baina koloreduna eta substantzia kimikoz betea. Mmmm. Gustura. Izotz-puska pare bat ere baziren, flotatzen, pixkanaka desegiten. Elkarri jotzen zioten noizean behin, eta klink moduko soinu bat egiten zuten.

Klink hori kraaak bilakatu zen izotza pitzatzen hasi zen unean. Puskak ireki eta zatitu egiten ziren. Halako batean konturatu nintzen zergatik. Itsasontzi baten brankak pitzatu eta puskatzen zituen. Ez da posible, pentsatu nuen. Baina bai. Itsasontzi bat zegoen nire edarian.

Eta ni neu nengoen itsasontzi horretan, flotatzen ari zen izotza ikertzeko prest. Baina nola ikertuko duzu izotza zuk zeuk puskatu baduzu, galdetzen nion neure buruari. Orduan esnatu nintzen. Edaria lurrean zegoen, eta izotz-puskak urtuta. Tira, goazen irratira, pentsatu nuen.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia