Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2009-1-5Arnasa hartuta

19:238,87 MB
Kalera irten eta arnasaldi sakona hartu dut. Baina zer sartu dut biriketan arnasaldi horretan? Airea bakarrik? Ez. Irrati-uhinak ere sartu zaizkit barruraino. Bai airearekin batera, jende askoren hitzak hartu ditut. Eta musika asko. Ezin ditut entzun, baina badakit hor daudela, airean dantzan, eta, orain nire barruan. Ez dakit ondo ala gaizki sentitzen naizen. Azken batean, eguneroko gauza bera da: irrati guztiak xurgatu ditut arnasaldi bakarrean. Guztiak? Ez... ez dira guztiak izango... Internetekoak ez daude airean, ezta? Ala bai? WIFIa duen inguru batean hartzen baduzu arnasa, Interneteko irratiak ere barneratuko dituzu? Ez dakit. Pentsatu beharko dut horri buruz.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia