Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-12-30Itsasoa ikusi pare bat orduan

41:4615,2 MB
Ikusi nahi duzu itsasoa pare bat orduan? Ezinezkoa da. Itsasoko uretan bainu bat hartzeko denbora gehiegi da, baina itsaso zabalean dagoen guztia ikusteko gutxiegi. Horregatik deitzen diote itsaso zabala... zabala delako. Eta sakona ere bada. Eta bizidun asko ditu barruan. Eta kanpoan. Eta urpeko geologiak zizelkatutako bailarak, zuloak eta mendiak. Eta solidoak, likidoak eta gasak, ikuskizun paregabeetan. Ez. Gauza gehiegi, bi orduan ikusteko.

Ni akuario batera joaten naiz horretarako. Ez... ez pentsa horrekin gerturatzen naizenik ere itsaso osoa ikustera. Han gauza gutxi batzuk daude, itsasoaren barrukoaren eredu gisa. Akuario handienak ere ez ditu izan ditzakeen gauza guztien erdiak. Zer diot? Erdiak? Laurdenak, hamarrenak eta ehunenak izatera ere ez da iristen. Horrexegatik joaten naiz ni akuarioetara. Gauza gutxi batzuk besterik ez dutelako. Denak izango balituzte, okerragoa izango litzateke. Ez dut uste nire burmuinak toki nahikorik duenik hori guztia barruan izateko. Beraz, hobe da zatitxo batekin geratu.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia