Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-12-16Zientzia dibulgatzeko moduak

38:3517,6 MB
Batzuek liburuak idazten dituzte zientzia dibulgatzeko.
Batzuek artikuluak idazten dituzte dibulgazioko aldizkarietan.
Batzuek egunkarietarako idazten dituzte artikuluak.
Batzuek ipuinak asmatzen dituzte zientzia-gaiak azaltzeko.
Batzuek blogak betetzen dituzte.
Batzuek gutunak idazten dituzte.
Batzuek, mediku batzuek batez ere, paper batean azaltzen dizute zientzia begien aurrean.

Batzuek irratian hitz egiten dute zientzia dibulgatzeko.
Batzuek telebista saioen bitartez egiten dute.
Batzuek hitzaldiak ematen dituzte kultur zentroetan.
Batzuek, askok, klaseak ematen dituzte.
Batzuek koadrilakoei kontatzen dizkiete anekdotak.
Batzuek belarrietan xuxurlatzen dute.
Batzuek telefonoz deitzen dute.
Batzuek, mediku batzuek batez ere, kontsultan bertan hitz egiten dute tratamendu zientifikoei buruz.

Batzuek zirkoak egiten dituzte zientzia azaltzeko.
Batzuek, antzerkiko ikuskizunak.
Batzuek filmen bitartez erakusten dute zientzia.
Batzuek museoak egiten dituzte.
Batzuek, museo horietarako erakustaldi bereziak.
Batzuek bizia bera jokatzen dute zientziako kontuak frogatzeko.
Eta batzuek, mediku batzuek batez ere, sinestuidazue... bertso saioak antolatzen dituzte zientzia dibulgatzeko.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia