Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-12-9Ingurumenaren egia

14:226,58 MB
Politikoki zuzena da esatea arazo ekologiko handiak ditugula. Begi bistan dago gizaki asko garela eta ekosistemak gure onura aldatzeko ahalmen handiarekin. Bi gauza horiek batuta, ondorioa logikoa da. Suntsitzaile apartak gara.

Baina zer datu ditugu? Animalia-espezie asko desagertu dira eta beste asko desagertzear daude, badakigu... arriskuan ez dauden batzuk ere egongo dira, ezta? Ala ez? Ekologista bati galdetu eta etorkizun beltza deskribatuko dizu. Eta oro har arrazoia izango du gauza askotan. Baina ez guztietan. Inork ez gauza guztietan arrazoia.

Nire ingurura begiratuta, animalia eta landare asko ikusten ditut. Zer dira denak? Inbaditzaileak eta arrotzak eta zikintzaileak? Gustura jakingo nuke zeintzuk bai eta (zergatik ez) zeintzuk ez. Eta zuk? Ez al zenuke jakin nahi?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia