Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2014-5-5Errealitate itxurako ipuin bat

41:2219,0 MB

Orain ipuin bat kontatuko dizuet. Errealitate itxurakoa, baina ipuin bat. Gainera, misteriozko ipuina da. Baziren behin, Europan, hominido batzuk, neandethalak. Hotza egiten zuen; janaria jaso edo ehizatu egin behar izaten zuten, eta.. hori dena ahaztuta, pozik bizi ziren. Baina egun batean (edo egun askotan) bisitari batzuk etorri zitzaien urrutiko lurralde batetik. Hominido afrikar bat agertu zen, CroMagnona, eta mundua aldatu zen. Batez ere neanderthalen mundua. Nonbait elkarrekin bizi izan ziren; batzuek esaten dute (badakigu jendeak zenbat hitz egiten duen); ba batzuek esaten dute bikoteak osatu zituztela neanderthalek eta cromagnonek. Haien artean. Nahastuta. Eta ume mestizoak jaio ziren. Baina denborarekin, kanpotarrek mendean hartu zuten lurraldea. (Hau da misterioaren zatia). Gerra bat izango zen. Ala ez. Beharbada cromagnonek azkarragoak ziren. Beharbada sozialagoak. Auskalo zergatik. Kontua da Neanderthalak Europako hegalderantz ihes egin zuten aurrerantzean irauteko itxaropenarekin. Azkeneak, Gibraltarren babestu ziren. Baina egoera ezin zailagoa zen haientzat, eta desagertu egin ziren. Eta hau hola bazan eta ez bazan, sar daila kalabazan.... Alegia: ipuin bat besterik ez da.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia