Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2014-4-28Ez ditugu angulak jaten

35:2316,2 MB

Etxean, dagoeneko ez ditugu angulak jaten. Orain gulak dira. AN aurrizki horrekin, euro-pila bateko zama kendu digute gainetik. Garaiak nolakoak izango diren; batzuetan, gulei ere beste silaba bat kentzeko irrikan gaude. Hizki bat sikiera. GUL jango ditugu, horrekin merkeago ateratzen bazaigu behintzat. Baina zer gertatu zen hizki guzti-guztiak dituen animalia horrekin? Angularekin? Ustez, krisiak mesedea egingo zion... ala ez? Horrela funtzionatzen al du biologiak?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia