Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2014-4-22Badu zerbait jokoak

40:2718,5 MB

Badu zerbait jokoak. Pokerra. Mmm. Lagunak mahai baten inguruan, tapiz berdea, karta markatuak, argia gure gainean, zigarroen kea, whisky-baso bana eta dirua. Sekulako diru-piloa. Badakizue zertaz ari naizen. Topiko guztiak, ezta? Ba horixe. Astero, kanpotar bat gonbidatzen dugu, eta ederki ordaintzen du gonbidapena. Nola, gainera. Baina orain matematikariek teorizatu dute gure pokerraren inguruan. Ez gaude Al Caponeren garaietan, diote. Ez gara izango. Baina berdin zaigu. Zer uste dute haiek? Pokerrean ez galtzeko biderik aurkituko dutela? Matematikari zikin horiek garbituko ditugu; gure pokerra babestu behar dugu. Eta ezin badugu, xake-partidak antolatuko ditugu etxean. Lagunak mahai baten inguruan, tapiz berde koadroduna, alfil markatuak, argia gure gainean, zigarroen kea, whisky-baso bana eta dirua. Topiko guztiak.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia