Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2014-3-31Ingurua miatu

40:5618,7 MB

Begiratu ingurura. Ez, ez begiratu... miatu ingurua. Miatu zure etxe ondoko parkea, parkearen ondoko sastraken txoko hori, satraken txokoaren ondoko zuhaizti bakartia, zuhaiztiaren ondoko belardia eta baratza, eta belardia eta baratzaren ondoko erreka eta basoa. Zer ikusten duzu? Hartu arnasa. Begiratu baldin badiezu ez, baina benetan miatu baldin badituzu, orduak emango duzu erantzunarekin. Zer aurkitu duzun.... ja... ba denetik, noski. Zer aberatsa den zure ingurua, ezta? Zer berezia!! Ala ez? Berezia al da zure ingurua? Ba al dago zurean beste herrietan ez dagoenik? Seguru ezetz. Baina aizu, hain miaketa luzea egin ondoren, ez zaitez tristetu. Ez da berezia izango berezko zerbait dagoelako, baina bada berezia. Zuk zeuk eta zure jendeak egiten duzue berezi ingurua.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia