Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2014-2-24Neuwied

23:1710,7 MB
Hemendik irten eta, itsasorantz begira zaudela, eskubira joan behar duzu. Iparraldean sartuko zara, eta han, iparraldera zuzen. Baiona pasatu, eta segi, Bordeleraino. Gero Poitiers, Tours, Orleans eta Paris. A... Paris. Argiaren hiria, maitasunarena... zenbat gauza esan dituzten Parisi buruz. Baina zu ez gelditu han. Inguratu besterik ez duzu egingo argitasuna eta maitasun hori guztia. Inguratu eta, hortik, ekialdera. Reimseko bidean. Reims pasatu, eta Luxenburgoko mugarantz abiatu. Herrialdea zeharkatu, Luxenburgo hiria bera justu-justu baina zapaldu gabe, eta Alemanian zaude. Animo. Ehun eta berroheita hamar kilometro baino gutxiago falta dira. Segi, segi... Koblenz aldera jo, eta halako batean, Neuwied!! Hortxe da. Han, nire lagun bat ikusiko duzu. Lanean. Bada, aizu... emaiozu besarkada bat nire partez.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia