Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2014-1-20Newton eta Lemniskata

24:1711,1 MB

Zeinek kontatu dizu sagarrak lurrera erortzen direla? Sir Isaac Newtonek, esango didazu. Bai, zera. Badakit ez zarela inoiz egon “Sir Isaac Newtonekin”. Agian, irakurri egin duzu bere lana. Baina, seguru asko, hori ere ez. Agian, Goierrin bizi zara eta Lemniskata taldekoen publikoa zara. Hori bai, sinestu dezaket. Haiek gai dira Newton Westminter abadiako hilobitik atera eta Beasainera ekartzeko. Ez dut gogoratzen horrelakorik egin dutenik, baina gaitasunari buruz ez dut inolako zalantzarik. Hala ere. Susmatzen dut Newtoni buruz fisikako irakasleak hitz egin zizula eta ez zarela gogoratzen (ezabatu egin duzu burutik), eta gerora beste norbaitek ere hitz egin dizula berriz ere Newtoni buruz. Beste norbait hori, bai, Leminiskataren eskutik etorriko zitzaizun. Nire proposamena da sagar bat hartzea eta esperiemntua zuk zeuk egitea. Ideia bat da. Baina zuk ikusi. Lemniskatakoei jarraitzea ere ondo dago.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia