Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-12-2Letretakoa naiz

28:5613,2 MB
Ez dago eskubiderik. Letrak eta zientziak banatzearen kontua aitzakia bilakatu da zenbakiekin oso alperrak direnentzat. “Ni letretakoa naiz”, esaten dute, afari batean bakoitzak zenbat ordaindu behar duen kalkulatzeko edo beste edozein eragiketa matematiko egiteko garaian, eta kalkulagailu bat eskura ez dutenean. Ados... zu letretakoa zara, eta, hala ere, zientzietakoa bihurtzen zara soldata kalkulatu edo negoziatu behar duzun unean, ezta?

Telebistan ikusi genuen behin, galdera azkarren lehiaketa batean. “Zenbat da zazpi bider zortzi?” galdetu zioten neska bati. “56” erantzun zuen. Eta handik minutu-erdi batera, beste galdera hau: “Zenbat da zortzi bider zazpi?”. Neska zurbil geratu zen, eta ez zuen erantzun. Baina zer gertatu zaizu? esan zion aurkezleak. “Ni letretakoa naiz”.

Onartzen dut urduri zegoela. Onartzen dut telebista aurrean egotea egoera arrotza egingo zitzaiola. Eta onartzen dut hanka sartzea edo ez erantzutea. Baina ez letretakoa zelako... Zortzi bider zazpi zenbat den Lehen Hezkuntzan ikasten da, letrak eta zientzia zer diren jakin baino askoz lehenago. Zientzietakoek badakite irakurtzen. Berdina da; letretakoek jakin behar dute biderkatzen. Baina ez dakitela esaten, gainera, ospe-moduko bat ematen die. a hartu du. “Nik ez dakizkit gauza horiek; ni letretakoa naiz”. Bai, zera. Zu alper hutsa zara. Orain. Nola iritsi gara egoera honetara? Non dago arazoa?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia