Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-12-16Aita edo ama izatea

32:1815,5 MB

Ez dut ulertzen. Aita eta ama asko daude. Milioika. Ia edozein da aita edo ama. Beraz, logikoa da pentsatzea erraza dela aita edo ama izatea. Bada, ez!! Zer gertatzen zaio umeari? Ez da gose, ez du minik, ez hotzik, eta, hala eta guztiz ere, negar batean dago. Zer du? Beldurra? Nola demontre zaintzen da ume bat? Zaila. Ezagutu ditudan guraso berri gehienek instrikzio-liburuaren falta aldarrikatu dute.


Zalantzarik gabe, umeekin buruhaustea lehenago hasten da. Jaiotzen direnean. Pentsa. Umea zaintzeko ez badago instrukzio-libururik, are gutxiago erditzeko. Gauza asko daude idatzita, baina instrukzio-libururik ez. Lehen urratsa, bigarren urratsa,... zapaldu hemen, atxatu hura, ... horrelako gauzak. Alferrik. Horrelakorik ez dago. Amatxo maitea: laguntza emango dizugu, baina zu zeu erdituko zara. Umea atera arte. Poztu zaitez horixe bera egin dutelako ama guztiek, tximinoak ginenetik gutxienez.


 

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia