Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-12-9Ispilu magikoa

27:4312,7 MB

Ispilu magiko bat oparitu didate. Mundiala da. Zuk informatika jartzen duzu alde batean, eta paleontologia ikusten da bestean. Zergatik? Aaiiii... Kostatu zait, baina azkenean ulertu dut nola funtzionatzen duen ispiluak. Dena salmentari lotuta dago. Begira: demagun informatikako gailu bat erosi nahi duzula. Berri-berria. Hirurehun terabyteko zerbait. Demagun. Badakizue nolakoa den merkatua. Gaur garestia da, baina hilabete batzuk barru askoz merkeagoa izango da, ordurako, laurehun terabyteko gailu bat aterako dutelako, eta hirurehunekoa zaharkituta egongo delako. “Are berriagoak” diren gailuen inperioa. Bada, palentologian alderantziz da. Are zaharragoa dena, garestiagoa da. Neanderthal baten eraztuna huskeria bat da dinosauro baten zapatillaren aurrean. Ulertzen, ezta? Tira. Hori ikusita, kajoi batean gorde dut ispilu magikoa. Aizue... ez da inolaz ere magikoa. Errealitatea buelta emanda islatzen du. Besterik ez. Hori ispilu guztiek egiten dute. Ez, ala?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia