Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-11-25Kalean geldirik, telebista ikusten

17:128,3 MB
Ez dut inor ikusi kalean geldirik, telebista ikusten. “Orain ez duzu galduko zure gustuko telesaila sofan eserita ez zaudelako”. Horrelako zerbait esaten dute iragarkiek. A zer ondo! Orain telebista edozein lekutan ikus dezakegu. Autobusean. Dentistan. Astelehen goizeko auto-ilara batean. Txindokiko gailurrean. Komunean. Bai, bai, komun publikoan. Piszina batean, urpean ere. Gure laguna, telebista kuttuna. Eskerrak leku guztietan zaudela orain. Zu zara Jainko berria eta agortzen zaigun bateria zure deabrua. Beti bezala, zure aukera da horretan sinestea edo ez. Amen.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia