Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-11-11Letra baten urtebetetzea?

22:4610,9 MB

Hasieran ez nuen ulertzen. Letra batek 25 urte bete ditu. Eee? IXAk 25 urte bete ditu? 25.000 izango da. Edo 25 milioi... ez! Ezin du izan 25 milioi urte, ez bada lemur-itxurako ugaztun txiki eta arraro batek kumeei isiltzeko eskatu ziela kontinente handi eta ezezagun batean. Ez, ez dut uste. Baina ez dira 25 milioi, ezta 25.000 ere. 25 dira. Eta 25 urte betetzen dituena ez da letra bat, baizik eta ikertzaileen talde bat. IXA taldea. Argi dago gaizki ulertu nuela. Baina nahaspila horrek pentsatu arazi dit.... Zein da munduko letrarik zaharrena? Ez nuke Q edoF-aren aldeko apusturik egingo. Ez dakit zergatik, baina egingo nuke lehen letra bokal bat izan zela. Baina kontuz... seguru asko ez zen izango ez A, ez E, ez I, ez O eta ez U. Aldiz, ahoa oso jarrera arraroan duzula ahozkatzen den bokal xelebre bat izango zen. Nahigabe parranda baten ostean irteten zaizkidan bokal horietako bat. Ziur. Begira: saiatuko naiz bokal hori idazten, eta IXA taldekoei eramango diet; letra horrekin gutxienez beste 25 urte ekin beharko diote ikerketari.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia