Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-11-4Edredoia

22:2010,7 MB

Ai, edredoia, lagun maitea. Edredoiarekin oheratzen naiz gauero, eta ez dut esango ohekide maiteena dudadla (horrelakoak ez baitira esan behar), baina hortxe-hortxe dago. Atzo, Islandiako irudiak ikusi nituen. Reykjavik. Eta pentsatu dut: zenbat edredoiekin oheratzen da iparraldeko jende hura? Zenbat ohekide izaten dituzte. Eta burutazio bat izan dut: Parisen, zientziaren unitateak zehazten dituen institutu hartan, proposamen bat utziko dut. Iradokizun bat. Metroa, kilogramoa, segundoa eta erreferentziazko unitate horiekin batera, edredoi-kopurua definitzea proposatuko diet. Klimaren oinarrizko unitatea da. Arazoa da unitate berria erabil ote litekeen, adibidez, Ugandan. Aurrerago pentsatu beharko dut horri buruz.


 

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia