Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-10-13Hostoa noiz eroriko zain

19:258,9 MB
Zaila da hosto bati begira egotea zuhaitzetik erortzeko une harrapatzeko. Ia ezinezkoa da. Zenbat denbora beharko du hostoak adarretik askatzeko? Zeinek daki? Zoriontsua izateko, une jakin hori ikusi nahi dut. Une liriko hori harrapatu nahi dut. Hostoa, dagoeneko hilda, adarretik askatzen eta izaera berri baterako bidea abiarazten. Hura bai une berezia. Baina hori harrapatzeak sekulako ordaina du; adi-adi egon beharko dut, bista hostotik kendu gabe. Begiak lehortu arte eta harago oraindik. Tira. Hostoari begira egon bitartean, ondoko hosto bat erori da. Begi bazterrak ikusi du. Ez dakit horrek kontatzen duen ala ez. Ez nengoen erori den hostoari begira. Baina ikusi egin dut. Pozik egon naiteke.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia