Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-11-25Loteria ederra, dengea

25:0011,4 MB
Loterian irabazteko probabilitate gutxi dago. Sari handiak eskuratzeko, behintzat. Itxaropen horrekin erosten ditugu dezimoak eta egia da norbaitek eramango dituela sariak... zergatik ez naiz, ba, ni izango? Hala ere, zenbakiak eginda itxaropena galdu egiten da. Hobe da horretan ez pentsatu loteria erosterakoan, bestela ez erosi. Baina erositakoan ahaztu ezazu eskuratuko duzun aberastasuna. Ez duzu eskuratuko. Ia ziur ezetz.

***

Hori bai. Kasualitatez, sari handi bat loterian irabaziko bazenu, (aizu, zorionak), bi aukera dituzu. Dezimoak erosten jarraitu ala ez. Egia da aurreko sariaren diruarekin dezimo pilo bat eros ditzakezula, eta loteria berriz irabazteko probabilitateak handitu egiten zaizkizula. Baina zentzurik ba al du horrek? Zuk zeuk ikusi. Ea, demagun bigarren aldiz irabazten duzula. Hori marka. Orain bai, betiko izango zara aberatsa. Aberatsa baino aberatsagoa.

***

Zoritxarrez, buelta eman dakioke horri guztiari. Ahaztu loteria eta pentsatu dengeari buruz. Gaixotasun tropikala da, eltxo baten ziztadaz kutsatzen den gaixotasuna. Eta dengearen probabilitatea loteriarena baino askoz handiagoa da. Gaixotzen zaren lehen aldian gaizki pasatuko duzu, baina tira. Aurrera egingo duzu. Baina herri tropikaletako medikuek argi esaten diete gaixotu diren kanpotarrei: “alde egin behar duzu; itzuli etxera; eltxoak kutsatzen zaituen bigarren aldia okerragoa izango da”. Ados. Zoritxarrez, bertako askok ezin diotela bigarren dengealdiari ihes egin.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia